Bazen behin Nerea
izeneko neskatxa alai bat. Bera oso pozik bizi zen bere familia eta lagunekin.
Egunero joaten zen eskolara, lagunekin jolastera, dantzatzera…
Behinola, Nerea,
nekatuta sentitu zen, indarrik gabe.
Buruan durunda handi bat sumatzen zuen eta hotz zen une oro. Honek, ez zion inori ezer esan berez sendatuko zelakoan. Baina, egunak joan eta egunak etorri, Nerea ez zen hobetzen. Ahala eta guztiz ere, ez zion inori esan medikuarenera joateak ikaragarrizko beldurra ematen bait zion.
Buruan durunda handi bat sumatzen zuen eta hotz zen une oro. Honek, ez zion inori ezer esan berez sendatuko zelakoan. Baina, egunak joan eta egunak etorri, Nerea ez zen hobetzen. Ahala eta guztiz ere, ez zion inori esan medikuarenera joateak ikaragarrizko beldurra ematen bait zion.
Goiz baten,
ohetik jaikitzeko ordua iritzi zenean, ezin izan zen mugitu. Neka-neka eginda
zegoen, hotzaren hotzez dardaraz burusi artean. Nerearen gurasoak, hau ohetik altxatzen ez
zela ikustean bere gelara joan eta gaixorik zegoela konturatu ziren. Lepoan
hartu eta korriketan medikuarenera eraman zuten.
Sendagilearen
gela txuria zen, esku-ohe bat eta maila zituen. Nereak ikaraturik bere ama heltzen zuen zeukan indar guztiarekin. Medikua sartu, hotz zegoen tramankulu
batekin bularra miatu, termometroarekin zenbateko sukarra zuen begiratu eta
makilatxo bat ahoan sartuz begiratu zion eztarria inolako minik egin gabe.
Behaketa amaitzean lasai egoteko esan zion, marrubi zaporeko xarabe bat hartu
eta laster ondo jarriko zela. Gelatik irten aurretik piruleta eman zion
medikuak.
Nerea egun pare
bat geroago hobeto jarri zen eta jolasteko gogoa eta alaitasuna etorri
zitzaizkion berriro. Ordutik aurrera Nerea ez zen izan berriz sendagilearen
beldur eta gaizki jartzen zen bakoitzean pozik joaten zitzaion bisita egitera.
bien....alguien se ha kedado en mis 6 años o asi...jajajajaja!
ResponderEliminarQue bonitos los 6 años... Estos dias he estado dandole vueltas a escribirle un cuento a ainhoa x q se q a sido su cumple y lo del comentario de la foto y... es x q estoy de examenes y me entretengo con facilidad.
ResponderEliminar