Mundua sortu
zenean, sortu zen lehenengo maitasun historia. Eta ez, ez naiz mintzo Adan eta
Evaz, ilargiaz eta itsasoaz baizik.
Unibertsoa
lasai-lasai zegoen gau hartan, bat batean dena lainotu eta eztanda izugarria
izan zen. Ilargia izututa zegoen, baina lainoa joatean hantze ikusi zuen,
urdin, lirain, itsasoa berari begira.
Itsasoari,
ilargia ikusi bezain laster, bihotza taupada bizian jarri zitzaion. Hain zegoen
polit zeru ilun hura argitzen, bere izar lagunekin jolasean. Zilarrezko dama borobil-borobila.
Batak bestea
ikusi zuen unean maitemindu ziren, biak hurbildu, soka ikusezinekin bihotzak
lotu eta hauts ezin bihurtu den bukaera gabeko bikote harremanari hasiera eman
zioten.
Ordutik aurrera,
gau eta egun, dantzan dabiltza, sirri eta lastan artean elkar maitez.
Batzutan abesti
batek iradokitzen dit idazten dudana. Eta ipuin honen abestia, Josu Bergararen
Zuretzat kantua da.
oooohhh ze polita!!!
ResponderEliminarsoka ikustezinez bihotzak lotu... eta...eguzkia ateratzen denean zer??
nun dituzte bihotzak? odolik ba al dute? eta itsasoa dinozunean, itsaso atlantikoa da? edo pazifikoa? eta ze musika mota dantzatzen dute?
- Ilargiak hor jarraitzen du, eguzkia ateratzen denean ere.
Eliminar- Itsasoa diodanean, itsaso osoa da.
- Bihotzak beraien barrenean dituzte eta odola izan beharrean maitasuna dute.
- Suposatzen det momentu bakoitzean musika desberdinak entzungo Dituztela. Adibidez, itsasgora dagoenean, eta olatu handiak eta enbata sortzen denean, eta lurra ureztatzen denean, baliteke regetoia dantzatzen aritzea. Zuk itsasoko mareak begiratu eta zaiatu asmatzen zer hari diren dantzan.
Besterik gabe.