domingo, 30 de junio de 2013

AINHOA ETA SUGARREN ABENTURAK


ALAITASUNAREN ABESTIA



Ainhoa, Mungibi izeneko herri txiki batean bizi da, bere guraso eta herensuge Sugarrekin. Bertan biztanle guztiak oso zoriontsuak eta alaiak dira eta norbaitek arazorik izan ezkero elkar laguntzen dute. Baina hau ez da beti horrela izan.

Behinola azti bat iritzi zen Mungibira, oso jenio txarreko aztia, herritar guztiak hain pozik ikustean bere sumina areagotu zuten. Bera zoriontsua ez bazen, beste inor ez zen izango. Plazaren erdian jarri eta begizkoa bota zien, hordutik aurrera tristura hedatuko zen alaitasun guztia desagertu arte. Horrela, herritar guztiak pixkanaka-pixkanaka tristatuz joan ziren. Denak, Ainhoa izan ezik. Etengabe saiatzen zen neskatxa jende alaitzen, txisteak kontatuz, dantza eginez, txorakeriak eginez… denetarik probatu zuen, baita kili-kiliak ere, baina denek triste jarraitzen zuten.

Ainhoa oso neska ausarta zenez, beste herrialde batzuk bisitatzea erabaki zuen begizkoari konponbidea aurkitzeko. Herririk herri ibili zen galdezka, baina inork ez zekien zer egin. Laulau herrira iristean agure zahar bat ikusi zuen etxetxo baten aurrean eserita.

-         Egun on. – Esan zion Ainhoak.
-         Egun on, neskatxa. Zer egiten duzu zure herritik hain urrun?

Ainhoak dena kontatu zion.

-         Nik ez dakit begizkoa nola kendu. – Esan zion agureak- Baina, Ambot mendiaren tontorrean bizi da Mery izeneko sorgin bat, hark jakingo du nola kendu.
-         Mila esker- esan zion Ainhoak presaka.
-         Itxoin! Kondairak dioenez ba omen da bidea zaintzen duen ikaragarrizko bidutzi bat. Kontuz ibili!

Ambot oso mendi garaia zen. Egun osoa malda gora oinezean igaro ondoren  eta euria ari zuenez, hurbil zegoen  kobazulo batetan gaua igarotzea pentsatu zuen.  Gauerdian, kobazulo barnetik zetorren soinu batek esnatu zuen. Ainhoa, ikaraturik baina ausart, kobazuloan zehar barneratu zen. Hurbiltzen zioan heinean soinua argiago entzuten zen. Ainhoa, harri baten atzean ezkutatu zen bertatik zelatatzeko. Sua zegoen piztuta eta ondoan dragoi ikaragarri bat negar zotinka. Itxura txarra zeukan, ezkatak falta zitzaizkion eta buztanaren puntan ile morezko pilota bat zeukan. Ainhoa beldurtuta zegoen, ihes egiteko prest, baina hain goibel ikusi zuen herensugea berarengana hurbiltzea erabaki zuela.

-         Kaixo – Esan zion Ainhoak
-         NOR DABIL HOR??? – Galdetu zuen herensugeak haserre.
-         Nire izena Ainhoa da. Eta zu, nola deitzen zara?

Herensugea harrituta geratu zen neskatxaren ausardiarekin eta arriskurik ez zegoela ikusirik, lasaitu egin zen.

-         Nire izena Sugar da. Zer egiten duzu zuk hemen?
Ainhoak bere bidaia azaldu zion.

-         Ni ere triste nago.
-         Zergatik? – Galdetu zion neskatxak.
-         Ez dut nire familia ezagutzen eta nire herensuge taldetik bota naute oso itsusia naizelako. Ez nau inork maite. – Esan eta negarrez hasi zen.
-         Ba nik ez dut uzte itsusia zarenik. – Esan zion buruan laztan eginez. – Etor zaitez nirekin sorgina ikustera. Berak esango digu zer egin tristuraren aurka.
 
Kobazulotik irten zirenerako, eguna  argitzen hasia zen. Ainhoak motxila hartu eta mendian gora oinez abiatu zen.

-         Ainhoa, - Esan zion Sugarrek – ausartzen bazara azkarrago iritziko gara hegan.

Neskatila herensugearen gainera igo eta biak hegaz joan ziren mendi tontorrerantz, sorginaren etxerantz.

Tontorrean, etxe zuritxo txiki polit bat zegoen, Ainhoak, Sugarren sorbaldatik jaitsi eta atea jo zuen. Bertatik amona ile zuri bat atera zen.

-         Kaixo, zu Mery zara?- galdetu zion Ainhoak.
-         Eta, zuek nor zarete? Eta zer nahi duzue?
-         Gu Ainhoa eta Sugar gara. Eta…

Ainhoak eta Sugarrek beraien historia kontatu zieten.

-         Ummm – Esan zuen sorginak pentsakor – badakit abesti bat tristuraren sorginkeria apurtzeko. Baina sentitzen dut, - esan zion Sugarri – ez daukat zure tristura sendatzeko konponbiderik.

Sugar triste geratu zen. Sorginak, biak gosaltzera gonbidatu zituen, abestia erakutsi zien eta itzulerarako janari ugari eman. Emakume oso atsegina zen Mery.

-         Sugar – esan zion Ainhoak – etor zaitez nirekin, horrela begizkoa apurtzen lagunduko didazu. Eta gero, gurekin bizitzen gera zaitezke, familiako kide berria izango zara.

Sugarren bihotza, taupada bizian hasi zen hau entzutean, barnean zeukan tristura desagertuz.

Ainhoak eta Sugarrek, Mery agurtu eta bideari ekin zioten. 

 Mungibira iriztean herritarrak plazan bildu zituzten. Sugarrek abestiaren melodia jo zuen eta Ainhoak abestu, gutxika -gutxika jendea dantzan hasi zen beraien tristura betiko ahaztuz,  poztasuna eta algara herri guztian zehar zabaldu zen begizkoa hautsiz.                                                                                                                                                        
 Horrela bukatu zen Ainhoa eta Sugarren lehenengo abentura.

Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Mungibiko plazan.

5 comentarios:

  1. Ahora solo falta que algien lo ilustre...

    ResponderEliminar
  2. hola!!! con retraso, pero lo he leido :)

    asique pretendes que ahora alguien lo dibuje para un cuento?entiendo eso de ilustrar?jajaja!

    ResponderEliminar
  3. Entiendes bien. No se, está inspirado en tu sobrina... Seguro q un cuento personlizado con dibujos para navidades es un regaalo q le encanta.

    ResponderEliminar
  4. a largo plazo jajaja! habra que madurarlo :-)

    ResponderEliminar