martes, 2 de octubre de 2012

Leihoa



Jendea etengabe pasatzen da. Kaleetan gora eta bera dabiz, presaka, inguruan gertatzen denari jaramonik egin gabe. Denek jaka daramate soinean, batzuk aterkia zabaldu dute, elurra ari du, negua da. Orduak igaro izan ditut leihotik begira, pertsona desberdinen bizitzak nolakoak diren asmatzen, zer ikasi duten, zertan dabiltzan lanean, noren zain dauden, nortaz maitemindu diren…

Gaur egun berezia da.
Txamarra, bufanda eta eskularruak jantzi eta eskaileretan behera abiatu naiz. Kalera irten orduko sudurra izoztu, hotz egiten du. Astiro nabil, ez daukat presarik, momentu hau gozatu nahi dut, bere xehetasun guztiak barneratu, nire oroimenean betiko mantendu daitezen. Oroitzek animatu zidan hau egitera, naiz eta nagusia izan, talentua, erraztasuna eta zer esana banituela, eskolara joan eta praktikatzea besterik ez nuela egin behar mundua harrituta uzteko esaten zidan. Beti izan da ameslari bat, baina ez zegoen guztiz oker.

Heldu naiz. Isiltasuna da nagusi, oraindik goiz da, oihanean dagoen inurri bat bezala sentitzen naiz leku erraldoi hontan. Lagunen ondora hurbildu, txantxetan aritu gara, lasai plantak eginez, baina tentsioa nabari da. Ateak ireki dituzte, jendea sartzen doa, geroz eta ozenago entzuten ditut haien ahotsak. Kirioak dantzan ditut, nire gorputz muturrak leituta daude, odol guztia etengabe taupaka dagoen bihotzean batu da.

Eszenatokira igo gara. Gure aurrean milaka pertsona daude txaloka. Nire izena entzun dut, barneko leihotik begiratu eta imajinazioa erabiltzeko momentua iritsi da. Mikrofono aurrean jarri eta finaleko lehen bertsoa bota dut. Gaur zer gerta ere, bukatzean, txapelduna bezain kontent izanen naiz.

2 comentarios:

  1. Respuestas
    1. Beitu ze ordutan idatzi neban. Gainera, akats bat (edo batzuk) edonok izan dezake. EGA birritan ortografiagaitik gainditu ez duen pertsona batengadik, zer espero zenuen ba???

      Eliminar