lunes, 7 de noviembre de 2016

BELDURRA



Behinola, Haizeak, Beldurra aurkeztu zidan. Hasieran ez nuen atsegin, beti zebilen nire inguruan bueltaka, kontuz ibiltzeko esanez. Ez nuen ulertzen zergatik larritzen zen hainbeste ohiko gauzengatik, konponbide erraza zuten arazoak erraldoi bilakatu zitezkeela errepikatzen zuen behin da berriz eta galdetu ezkero “badaezpada” erantzuten zuen. 



Baina pixkanaka – pixkanaka lagun egin ginen, lagunik onenak. Beldurrak arrisku guztietatik babesten ninduen. Ez zidan zorokeriarik egiten uzten, beti nire aldamenean neukan erori baino lehen, ni eusteko. Elkarrekin ibiltzen ginen eta zerbait berria egitea bururatzen bazitzaidan hor zegoen Beldurra ni zaintzeko prest, gerta zitezkeen gauza txar guztiak belarrira xuxurlatuz eta azkenean, Beldurrak arrasoi zuela ulertu eta gogoko nituen gauza alde batera uzten nituen. Denbora igaro ahala, Beldurra eta biok bakarrik geratu ginen, baina lasai nengoen, ziur nekielako Beldurrak beti babestuko ninduela.


Ezer berezirik ez zeukan egun baten, Haizeak kalera irtetera derrigortu gintuen. Ibilaldi ttipi bat egiten genbiltzala, Gogoarekin tupust egin genuen. Hark, mila gauza eder ezezagunez hitz egin eta berarekin batera denak probatzera gonbidatu gintuen. Ni berarekin joateko prest nintzen, baina Beldurra haserre bizian jarri zen, niri gauza itsusi ugari oihukatuz. Bat batean konturatu nintzen egoerak nazkatuta neukala, ez nengoen gustura. Erabaki bat hartu beharra neukan, ez nuen Beldurraren lagun izaten jarraitu nahi. 


Eta Haizeak ekarri bezala, Haizeak eraman zuen Beldurra. Ordutik aurrera libre izan nintzen. Bizitzeko libre.  

1 comentario:

  1. Estrenando comentarios...
    Me gusta como haces que el miedo parezca una persona, un amigo. Aunque no entiendo como se puede llegar a la sensación de estar cómodo teniendo el miedo como amigo.

    No se porque pero me gusta la última oración:

    Eta Haizeak ekarri bezala, Haizeak eraman zuen Beldurra. Ordutik aurrera libre izan nintzen. Bizitzeko libre.

    ResponderEliminar