Bazen behin,
mutiko bihurri zamar bat autoak
ikaragarri maite zituena. Beti zebilen bere jostailuzko kotxeekin jolasten, edo
merkatuan zegoen autoen azken bideo jolasarekin jolasean, telebistan kotxe
lasterketak ikusiz... Bere amak beti esaten zion kalera irteteko eguraldi
aparta zegoela, pilotaka jolasteko, mendira joateko… baina berak autoak
besterik ez zituen buruan.
Uda erdia etxetik
irten gabe egon ondoren, gurasoek kotxeen inguruko gauza guztiak debekatu eta
kalera irtetera behartu zuten. Mutikoa haserre bizian zegoen, ez zuen ulertzen zergatik
ez zioten uzten etxe barruan autoen inguruko gauzekin jolasten, kalean egotea
aspergarria zen, bere gurasoek ez zeukaten hori egiteko eskubiderik. Mutikoak
erabaki bat hartu zuen, bere gurasoek
bera kalean egotea nahi bazuten, basora joango zen bizitzera.
Bere lo egiteko
zakua, bere jostailuzko autorik gustukoenak, zegoen txokolate guztia motxilan
sartu eta etxetik ihes egin zuen. Mendia gora zihoala behin da berriz esaten
zion bere buruari, gurasoek ez zekitela ezer, ez zeukatela arrazoirik, natura
txorakeria bat zela. Autoak zirela bizitzan garrantzitsu eta beharrezkoena,
edonor bizi zitekeela basoan eta egurrezko etxolatxo bat egin. Bere gurasoei
natura tontakeria bat zela erakusteko prest zegoen.
Iluntzen zioan
heinean tenperatua jaisten hasi zen. Mutikoa hotz eta gose zenez, zuhaitz
erraldoi baten azpian eseri zen, zeukan txokolate guztia jan, lozakua atera eta
bertan sartu zen lo egiteko asmoz. Gaua aurrera zioan eta mutikoak esna
jarraitzen zuen, beldurtuta zegoen, basoa soinu arraroz beterik zegoen, berak
etxean egon nahi zuen ohe barruan goxo-goxo. Bat batean pausuak entzun zituen,
hasieran bere gurasoak bila etorri zitzaizkiola pentsatu zuen eta poztu egin
zen, baia berehala konturatu zen pertsona gaiztoren bat izan zitekeela. Zaku
barruan ezkutatu eta isil-isilik geratu zen. Zuhaitz artetik gizon erraldoi bat
azaldu zen, ile eta bizar luze-luzeak zituen, makulu arraro bat zeraman eskuan
eta arropa animalien larruz egina zeukan. Mutikoari begira geratu zen.
-
Mutiko,
zer egiten duzu hemen? – Galdetu zion isiltasuna hautsiz.
Mutikoak dena
kontatu zion.
-
Beraz,
etxetik ihes egin eta basoan bizitzea erreza zela uzte zenuen? Ni basoko jauna
naiz, azken jentila, bertan bizi naiz, natura ez da tontakeria bat polita eta
arriskutsua da. Etorri nirekin eta erakutsiko dizut.
Mukikoak ez
zekien zer egin, baina ez zuen berriz bakarrik geratzeko gogorik, bere traste
guztiak hartu eta Basajaunekin joan zen. Mendian gora zihoazela zuhaitz mota
desberdinak ikusi zituzten, haritzak, gaztainondoak, pagoak…
-
Hau
intxaurra da – esan zuen basajaunek fruitua eskuan hartuz – Abere askoren
janaria da. Begiratu gora, zuhaitzaren tontorrerantz, ikusten duzu zer dagoen
bertan?
-
Nik
ez dut ezer ikusten – erantzun zion mutikoak.
-
Basoaren
magia ikusteko, ondo ireki behar dira begiak. Han zuhaitz adarrean, urtxintxa
bat dago.
Mutikoak berriz
begiratu zuen eta bertan ikusi zuen urtxintxa txikia intxaur oskola apurtu
ezinik.
Ibili eta ibili
zihoazen mendian gora, mutikoa aspertzen hasi zen eta ostiko bat eman zion
perretxiko bati.
-
LANDAREAK
EZ DIRA APURTZEN!!! – Oihu egin zion jentilak haserre bizian.
Mutikoa izututa,
mutu geratu zen.
-
Landareak
abere askoren janaria dira, baita gurea ere. - azaldu zion lasaiago- Perretxiko
batzuk pozoitsuak dira, baina hauek oso gozo daude. Batu ditzagun gero jateko.
Mutikoak arreta
guztia jarri zuen agindutako lanean eta ez zen konturatu Basajaun urrundu
zenik, bere atzealdean zerbaiten orroa entzun zuen arte. Buelta eman zuenean
otso bat zegoen hortzak erakutsiz, korrika hasi eta bere gainera salto egin zuen.
Mutikoa oihuka hasi zen laguntza eske, otsoa hozka egiteko prest zegoenean
Basajaun azaldu zen.
-
Alde
hemendik!!!- esan eta otsoa uxatu zuen.
Mutikoa izututa
zegoen, negar zotinka.
-
Lasai
mutiko, ez da ezer gertatzen. Basoa arriskutsua da, baina nik babestuko zaitut.
– Mutikoa pixka bat lasaitu zen – Zerbait daukat zuretzat.
Basajaunek
patrikatik harri arraro bat atera zuen, barraskilo mazkor antzeko bat zeukan
marraztuta.
-
Hau
fosil bat da, milioika urte ditu eta munduaren hasierako zerbaiten aztarna
dauka. Zuretzako da, natura ahaz ez dezazun. – esan zuen mutikoari emanez.
Bidean aurrera
zihoazela orein bat azaldu zitzaien, adar izugarriak zeramatzan buru gainean.
Basoko Jauna beregana urreratu zen, poltsikotik zerbait atera eta jaten eman
zion, mutikoa zur eta lur utziz.
-
Ukitu
dezaket? – galdetu zion mutikoak Jentilari.
-
Berari
galdetu iezaiozu.
-
Uki
zaitzaket?
Oreinak burua
gora eta bera mugitu zuen, proposamena onartuz. Mutikoak hurbildu eta burua
laztandu zion.
-
Oso
polita zara – esan zion.
-
Nekatuta
egongo zara, hemendik ez oso urrun kobazulo bat dago, bertan hartuko dugu
atseden.
Kobazulora
heltzean sua egin eta perretxikoak jan zituzten. Mutikoa lo geratu zen
Basajaunek ipuinak kontatzen zizkion bitartean.
Astrapala handi
batek esnatu zuen mutikoa, eguna zen, zuhaitz azpian zegoen berriz lo zakuan
sartuta eta bere inguruan jende pila bat zegoen.
-
Ei
mutiko, ondo ahal zaude?- galdetu zion
batek.
-
Zure
bila daramagu gau guztia- esan zion beste batek.
Mutikoa bere
gurasoekin eraman zuten eta hauek bera ikustean, besarkada handi bat eman
zioten, oso larrituta bait zeuden. Jendeari bizitako abentura guztia kontatu
zien mutikoak, inork ez zion sinetsi, baina etxera iriztean, poltsikoan mazkor
aztarna zuen harria aurkitu zuen bizitakoaren oroigarri giza.
Mutikoa nagusitu
egin zen, ez zuen galdu autoengan zuen maitasuna, bere lana hauek eraikitzean
zetzan, baina tartetxo bat zeukan bakoitzean basora joaten zen naturaz
gozatzera.
En este no se que comentar, lo vuelvo a leer y no se me ocurre que escribirte
ResponderEliminarEs un cuento, quiza debería comentarlo alguien de la edad de ainhoa....
ResponderEliminarun cuento con un mensaje que no tengo claro que entendería, pero un cuento al fin y al cabo
ResponderEliminarTambién hay q tener en cuenta que es un encargo o algo así , y tenía q aparecer basajaun...
ResponderEliminarUn encargo? Si basajaun parece, pero dudo muchas veces de si los niños entienden el mensaje de los cuentos que se les cuentan
ResponderEliminar